Asteburu honetan diploma banaketa ekitaldiak ospatu ditugu Fakultatean. Ostiralean Bidasoan eta larunbatean Oñatin. Ekitaldi polita izaten da (polita, horixe da hitza), gertukoa, ikasleek eta, bereziki, gurasoek beren poza agertzen dutena. Fakultateko hainbat irakaslek ere parte hartu izan ohi dute.

Horrelakoetan espero diren hainbat hitz esan izan ohi dira, hitzaldi ofizialetan jasoak alegia, … Baina, noizean behin harribitxiak ere aurkitu izan ohi dira. Aurten bi hizlari izan ditugu; Pablo Aretxabala, VISESAko Zuzendari Orokorra Bidasoan, web 2.0 gaiari buruz hitzeginez, eta Jose Mari Aldekoa MONDRAGON eko Presidentea Oñatin, gradutuei zuzendutako hainbat aholku eta etorkizunari buruzko hainbat iritzi ematen. Nahiz eta jatorri, izakera, estilo eta jarduera oso desberdineko bi pertsona izan, bi hitzaldien artean lotura nabarmenak jaso ditut nik:
- elkarlanaren garrantziaz hitzegin dute, sarean lan egiteari buruz, irekitzeari buruz
- berrikuntza eta ekintzailetzaren garrantzia azpimarratu dute
- lana, gustura egin behar den zerbait dela adierazi dute. J M Aldekoa aisia eta lanaren arteko bereizketak zentzurik ez duela esatera iritsi zen.
- gizarteari ekarpena egiteko daukadun ardura soziala azpimarratu dute
- bizitzako ardatz eta helburu nagusiena dirua ez izateak ematen duen askatasuna adierazi zuten biek.
- Segurtasunetik urrunduz arriskua beregain hartzea eta akatsak egitearen legitimitatea aldarrikatu dute
Eta beste hainbat koinzidentzia gehiago… Azken aldian, bueltaka dabilkidan ideia bat plazaratzen dut hemen: hacker etika eta Arrasateko kooperatibagintzaren artean badago elkargunerik? Arrasateko kooperatibintzaren indartzea eta eguneratzea (ez jatorrikoa omen zena dioten hori berreskuratzea…) etor daiteke P. Himanen eta bere jarraitzaileek proposatutako pentsamoldeetatik? Zer diozue?

4 comments
Comments feed for this article
Trackback link
http://lbeloki.blogs.mondragon.edu/2008/05/12/diploma-banaketa-ekitaldiak-fakultatean-eta-harribitxiak/trackback/
Mayo 12, 2008 at 1:34 pm
Mikel
Lander, egia esan etica hacker-rren ideia hori oso urruti geratzen zait, baina apriori bi ideiak lotzeko aukera bagenu sekulakoa izango litzateke.
Ea adituek zer dioten…
Mayo 12, 2008 at 2:04 pm
lups
Hilabete batzuk etika hackerraren inguruan bueltaka ibili ondoren, ez dakit Arrasateko kooperatibaren eta etika honen artean erlaziorik dagoen, baina puntu amankomun batzuk eduki ditzake, pertsonen garrantzia esaterako. Hala ere, gaur egungo kooperatiban ez dut argi ikusten Pablo Aretxabalak eta Jose Mari Aldekoak esandako hitzen aplikazio zuzenik. Hau da, hitz horiek (elkarlana, sarea, ekintzailetasuna, lana gustura egitea, gizarteari ekarpena, diruarekiko erlazioa, …) etika hackerrarekin bat datozen kontzeptuak dira, Himanenek azaldutako baloreekin bat (sorkuntza falta da baina inplizituki uler daiteke), baina gaur egun kooperatiben barnean existitzen ez diren edo oso pertsona gutxirengan existitzen diren baloreak dira. Balore guzti hauek partizipaziotik eta inplikaziotik sortzen dira eta gaur egungo gizarteak, beraz, kooperatibak, galdu dituen ezaugarriak dira. Baina hau nire iritzia besterik ez da.
Etorkizun batean, baliteke kooperatibaren eguneratzearen bide naturala hau izatea, edo beste era batera esanda, baliteke etika hackerraren empresa mota naturala kooperatiba izatea, baina etorkizun batean.
Mayo 13, 2008 at 12:26 pm
lbeloki
Ados, lups. Gaur egungo kooperatiben eguneroko praktikan balore horien presentzia mugatua egon daiteke. Ez dakit inoiz presente egon diren ere… iragana mitifikatzeko joera oso barneratua bait dugu…. Baina sustatzeko baloreak badira, nola sustatu? kooperatibetako ohiko organoak indartuz edota kooperatibisten partetik beste jokamolde batzuk emateko testuingurua sortuz? kooperatiba izaera azpimarratuz edo portaera kooperatiboak bultzatu eta erraztuz? kolektiboa indartuz edo indibiduoen autogarapena sustatuz?
Balore kooperatiboak indartzeko ahaleginetan gabiltzan une hauetan, erreferentzia oso interesgarria iruditzen zait Himanen eta abarrek egiten dutena. Baina ideia horien aplikazioak gaur egungo kooperatiboen izaera aldatzea ekarriko lukete derrigor (esaterako, bazkide eta ez bazkideen arteko desberdintasuna)
Mayo 22, 2008 at 3:30 pm
David Sanchez Bote
Hau proba bat da