
Gaur, Fakultateko irakasle eta lagun genuen Juan Miguel Esnaolari omenaldia egin diogu Oñatin. Bertan bildu gara bere lankide, ikasle eta lagun ugari; Fakultatekoak, Bergarako UNEDekoak, Abokatuen elkargokoak… Hitz hauek egin ditut bere gorazarrean:
“Ostiralak desberdinak ziren.
Han agertzen zinen zure indar eta energia guztiaz, goizean goiz, maleta beltza eskuan Fakultatera, zure hitzetan oraindik Eskolara. Lehenik bakoitzari zegokion agurra, benetako diosala, partikularra, umorez betea, tristezia eta makaltasunetik erabat urrun, ingurukoak aldenduaraziz. Ulertezina zitzaizun goibeltasuna.
Ondoren, klasera. Zenuen guztia ematera, hustutzera. Ikasleen artean, gustura, inoiz arrangura txikienaren aipurik gabe, eroso.
Lagunartea gustoko zenuen, bilatua, estimatua. Kafe edo mokadu baten aitzakia nahikoa zitzaizun edozein gairi heltzeko. Elkarrizketarako prest, polemika aberasgarrirako irekia. Zegokionean, ziria, bizkor asko. Behar zenean, sakoneko hausnarketa, borobilki argudiatua.
Bai, ostiralak desberdinak ziren.
Interes anitzeko pertsona.
Mendia, lagun arteko ibilaldien gertaleku.
Txirrindularitza, garbia, edo garbi itxurakoa, izateari utzi zion arte.
Maratoi-zale, espiritu gogorrekoek bakarrik lortu dezaketen jarraitasunarekin.
Zenbait objetu bitxien bildumazale, Fakultateko kolaboratzaile sare zabal baten laguntzarekin.
Letren mundukoa oso-osoan auto-aldarrikatu arren, zenbakien majiak liluratuta zeneuzkan, baita zoriaren, patuaren, zortearen munduak ere.
Ostiralak desberdinak ziren, bai.
Erabateko profesionala. Zorrotza. Zuzenbideaz maitemindua.
Laguntzarako beti prest. Zure jakituria besteekin partekatzeko gertu, eskeiniz, eskatu beharrik gabe.
Denen laguna, ikuspegi zabalekoa, iritzi propioa osatzeko auto eskakizun handikoa.
Hori dena eta gehigo zinen guretzat, neretzat.
Ohartarazi gabe joan zara. Zegokizunaren aurretik. Joan arren, ordea, guri egunero etortzen zatzaizkigu gogora; zure urruntzearen agertzea aurrean dugu: Fakultateko zure txokoetan, sormenez beteta gelan egin ohi zenitun azalpenetan, hainbat eta hainbat pasadizoetan, txirrindularitza-zaleen artean, …
Zortearen atzetik saiatu izan zarela nion. Gure zorterik handiena, elkarrekin bidaide izan izana da.
Baina, ostiralak desberdinak dira.”
Fakultate guztiaren izenean poema hau zure gorazarre:
Algunas amistades son eterneas (Pablo Neruda)
Algunas veces encuentras en la vida
una amistad especial:
ese alguien que al entrar en tu vida
la cambia por completo.
Ese alguien que te hace reír sin cesar;
ese alguien que te hace creer que en el mundo
existen realmente cosas buenas.
Ese alguien que te convence
de que hay una puerta lista
para que tú la abras.
Esa es una amistad eterna…
Cuando estás triste
y el mundo parece oscuro y vacío,
esa amistad eterna levanta tu ánimo
y hace que ese mundo oscuro y vacío
de repente parezca brillante y pleno.
Tu amistad eterna te ayuda
en los momentos difíciles, tristes,
y de gran confusión.
Si te alejas,
tu amistad eterna te sigue.
Si pierdes el camino,
tu amistad eterna te guía y te alegra.
Tu amistad eterna te lleva de la mano
y te dice que todo va a salir bien.
Si tú encuentras tal amistad
te sientes feliz y lleno de gozo
porque no tienes nada de qué preocuparte.
Tienes una amistad para toda la vida,
ya que una amistad eterna no tiene fin.
Tags: Fakultatea, lagunak

10 comments
Comments feed for this article
Trackback link: http://lbeloki.blogs.mondragon.edu/2008/05/29/juan-miguel-esnaolari-gorazarre/trackback/