musika

You are currently browsing the archive for the musika category.

Lasaitzeko

Etxean sartu. Jarri musika pixka bat. Balio du honek:

(Stan Getz saxofoijoleak interpretatua)

Edo beste honek:

Tribalistas taldearena. Bi abesti hauen artean 40 urte daude.Zein da gaztea? Eta zaharra? Eta berritzailea? (Ze galdera makalak, rediez!)

Sartu sukaldean. Jantzi mantala. Sartu labean garaiko berdel handi bat, arrainik ederrena. Ez badakizu nola jarri, ez hasi amari deika, zoaz hona. Ireki ardo on bat. Topa egin aurrean dituzunei begietara begiratuz. On egin!

Errekuperatutako perla bat. Beti gustatu zait Caetano Velosoren sentsibilitatea eta elegantzia. Ez naiz ahaztuko duela pare bat urte, gitarra bat eskuan eta bere ahots soilarekin adierazi zizkigunak Kursaalean. Zuentzat

Pedro Almodavarren “Hable con ella” filmetik

Lander Beloki's Facebook profile



    Irakurtzen...